XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XIV OTOI-GAYA.

V. Adoramus... t. a.

R. Quia per... t. a.

Josu'ren Gorpu Deuna il-obijan sarrtzen dabe.

Otoi-gai onetan, Josu'ren Gorpu Deuna lurraldu eben tokija dakusgu.

Il-obija itzi zanian, zelako negarrak egingo ebezan Jon'ak, Madalene'k, beste emazteki gustija eta Josu'ren jarralliak gogaldu egizu.

Baña, edozeren aurrez, zenbateko atsekabia izango ete-zan Ama Miren Deunarena, bere Seme atsedengorra il-obijan lurralduta laga biarr ebanian!.

Alako atsekabiak ikusi ezkero, Gurutza-Bide onetan erabilli dozun garrbai urrijaz lotsatu zadiz.

Al-egin bat ementxe egikezu; il-obi deunaren aitziñan auzpeztu zadiz, ta bertan zeure bijotza josi egizu, negarr samiñaz Jaun illari auxe esanaz.